OÑATI

EUSKARAREN KRISEILUA

Euskararen Kriseiluak suaren argitasuna eta berotasuna dakarkigu, euskarak gure etxean duen tokiari buruz hausnartzeko une bat eskainiz. Euskara belaunez belaun transmititu dugun hizkuntza da, eta kate luze horretan kate-begi bakoitzak ezinbesteko funtzioa izan du gaur egunera iristeko. Etxeko txikiei berau transmititzeko ardura beraz, denona da. Etxeko hizkuntza ohiturek eta jarrerek sekulako eragina dute euskararen erabileran eta helduok eredu garela kontutan hartu behar dugu. Euskararen kriseilua etxez etxe doan sua da. Kriseilua etxez aldatu ahala euskararen garra piztuta izateko ardura partekatu nahi dugu. Horregatik, euskararen kriseilua etxean jasotzean bi gonbidapen egin nahi dizkizugu:

  1. Mantendu bizirik euskararen sua
  2. Bete galdetegia etxeko guztion artean, eta hartu euskararen inguruko konpromiso batzuk

Hizkuntzaren transmisioa ez da gramatika, hiztegi eta egitura erakustea bakarrik, jarrerak ere transmititzen dira eta horregatik, konpromisoak hartu ditzazuen proposatu nahi dizuegu. Ez bakarrik etxean euskaraz aritzeko gai zaretenoi, baita hizkuntza jakin ez arren, euskararekiko maitasuna eta atxikimendua adierazi eta hedatu dezakezuen guztioi ere.

Euskararen Kriseilua quiere ofreceros un momento para reflexionar entre todos sobre el lugar que tiene el euskara en vuestro hogar. Aun no sabiendo euskara, vuestra actitud es fundamental para que vuestros txikis afiancen el uso del euskara. Para ello, os hacemos dos invitaciones:

  1. Que mantengáis viva la llama del euskara
  2. Que realicéis el cuestionario entre todxs y optéis por unos compromisos respecto al euskara

Mantener y transmitir el euskara nos corresponde a todxs para que sigamos construyendo una sociedad diversa e igualitaria.